Honako metodologia hau izango da:
- Taldekako formazioa: Aurrez aurreko bost formazio saio egingo dira; eduki teorikoen azalpena simulazio eta ariketa praktikoekin azalduko da, eta enpresa bakoitzean izan dezakeen aplikagarritasuna landuko da.
- Enpresa bakoitzari banakako laguntza: Saio hauen helburua da partaideek salmenta eta kudeaketa komertzialarekin lotutako benetako proiektu bat enpresan garatzea eta ezartzea. Horretarako, hiru orduko lau lan saio egingo dira formazio saioekin tartekatuta.
Helburu zehatzak honako hauek dira:
- Plan komertzial bat diseinatzeko gaitasunak garatu.
- Bezeroekin negoziatu eta gatazkak konpontzeko gaitasunak hobetu.
- Arrakastaz negoziatzeko pertsonen arteko trebetasunak hobetu.
- Bezero izan litezkeenekin harremanak hobetzeko jarrerak ezagutu/identifikatu.
- Bezeroekiko komunikazio estrategian kontuan izan beharreko osagarriak/elementuak ezagutu.
- Solaskideak identifikatu, ikusgai eta ikusezinak, beraien interesak, profila eta estiloa.
- Salmenta prozesuan eman beharreko pausoak zehaztu, bezeroen beharrak kontuan izanik, beraien beharrak eta motibazioak adieraziz.
- Merkataritza kudeaketa eta negoziazio prozesua modu eraginkorrean garatzeko beharrezkoak diren teknika eta tresna desberdinak ezarri.
- Etorkizunean erlazio positiboak bermatzeko “irabazi-irabazi” konponbideak lortu.
Aurrez aurreko saioak Debagoieneko Mankomunitatearen Arrasateko egoitzan izango dira, eta programa eta ordutegia hauxe izango da:
1. saioa: Planifikazio komertziala.
Apirilak 15. 08:30etik 13:30era.
2. saioa: Bezeroen segmentazioa.
Apirilak 22. 08:30etik 13:30era.
3. saioa: Bezero berriak lortzeko elkarrizketak.
Apirilak 29. 08:30etik 13:30era.
4. saioa: Salmentarako abilezia eta gaitasunak.
Maiatzak 6. 08:30etik 13:30era.
5. saioa: Bezeroen fideltasuna.
Maiatzak 13. 08:30etik 13:30era.
Informazioa eskatzeko, 943 79 30 90 telefonora deitu edo enpresa@debagoiena.eus helbidera mezua bidali behar da. Doakoa da, baina leku kopuru mugatua dago eta aukeraketa izen-emate ordenaren arabera egingo dute.