Herria dantzan

Eneko Azkarate 2016ko mar. 4a, 08:00

Dantzarako bilgune bihurtu da Herrixa Dantzan. Elgetako Udalaren laguntzarekin, Patxi Monterok fin eta su gidatzen du. Hileko azken domeketan egiten dute. Azkena, joan zen domekan. Espaloia kafe Antzokian. 60 bat lagun batu ziren, dantzan edo begira, Txertubi taldearen musikari jarraiki.

Inguruko herrietako jendea: Debagoiena, Debabarrena, Durangaldea, Bilbo eta beste. Era askotako dantzak: mazurka, eskotixa, jota, porrusalda, jauziak, korroko dantzak, kontradantzak, joko-dantzak, sokak, irradaka… Hurrengo hitzordua, martxokoa, 20an egingo dute, Aste Santua dela-eta.

"Lau pieza berri eskaini genituen domekako emanaldian: lotuan dantzatzeko zortziko bat, taldean egiteko eskotixa, korruan egiteko bals-kontradantza bat, eta azkenik, tango ezagun bat, Espaloiko tabernariari opari; argentinarra da, hemengo famili-jatorria duen arren. Horiez gain, ohiko errepertorio anitza: mazurka, eskotixa, jota, porrusalda, jauziak, korroko dantzak, kontradantzak, joko-dantzak, sokak, irradaka... Beti ere, dantza eta musika tradizionalekin osatutako emanaldia, entzuteko goxoa, baina batez ere elkarrekin dantzan gozatzeko". Patxi Montero irakasle eta gidariaren berbak dira.

Herrixa Dantzan dantzarako bilgunea da Debagoienean. Gaur egun bakarra, hasieran izan zen bezala. "Oso ondo pasatzen dugu" amaitu du Monterok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak