Arnaldo Otegi: "Bakea da bidea, eta apustu hori muturreraino eraman behar da"

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko mar. 1a, 11:34

"Orain dela sei urte eta erdi espetxeratu gintuzten, bakearen alde apustu egiteagatik. Eta sei urte eta erdi hauetan berretsi egin dugu apustu hori, eta milesker eman nahi dizkizuet guztiei sostengatu egin duzuelako halako apustua, probokazio guztien gainetik. Horregatik zorionak guztioi. Bakea da bidea eta apustu hori bukaerara arte eraman behar da", esan du Otegik.

"Euskaldunak gara eta harro gaude. Euskaldun, independentista eta sozialista sartu ginen kartzelara eta are eta gehiago ateratzen gara kartzelatik". Independentzia eta "presoak etxera" ekartzea aldarrikatu ditu kartzela kanpoan, oholtza gainetik. "Lehendakaririk onena herria; gora zuek!" esan du. Berbaldi laburraren ostean, lagun eta senideak agurtu ditu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak