Azaltzen duenez, Arnaldo Otegik Sortuko kontseiluko kideak banan bana besarkatu ditu eta harekin hitz batzuk trukatzeko aukera izan dute animoak emateko. "Momentu erabakigarria" dela dio Lizarraldek: "Sortuz eta EH Bilduz harago, Euskal Herri mailako figura" delako Otegi, "Estatu pertsona bat", hain zuzen. Ezker abertzaleak "aktibo" hori aprobetxatu behar duela dio Sortuko kontseiluko kideak eta Otegi prest dagoela dio bere ekarpena egiteko, "baita lehendakarigai bezala, herri honetako pertsona klabe moduan".