Euskaltzaleen Topagunerena den Kultur Kabia enpresak Athletic Club Fundazioaren laguntzaz, besteak beste, sortu du euskarazko aplikazio ludiko hau eta Kultur Kabiako Aritza Escandonek azpimarratu duenez "etxeko belaunaldi guztiei zuzenduta dago". AppaAthletic berba jolas bat da 'Aupa Athletic'-etik datorrena, eta hiru osagai ezinbesteko ditu: euskara, App-ak eta Athletic.
App hau hainbat erakundek ahalbidetu dute. Antolatzailea, eta ideia eta galderen prestaketa Kultur Kabia Zerbitzuak S.L. izan da. Babesle nagusiak Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza izan dira, Athletic Club Fundazioaren laguntzarekin, eta garatzailea Batura Mobile Solutions izan da. Gotzon Arzelus bergararra da bertako zuzendaria.