Bertaratu ziren parte-hartzaileen gurasoak, anai-arrebak, aiton-amonak eta lagunak, eten barik ibili ziren gaztetxoak animatzen, eta primerako giroa izan zen Zabalotegin.
Kantari telebistan
Zapaturo estreinatzen dira Kantariko bi saio berri Goiena telebistan. Orain, Aretxabaletan grabatutako saioak ikus daitezke. Martxoaren 12an hasiko dira Oñatiko saioak eskaintzen, eta horien ostean, Bergaran grabatutako saioak, apirilaren 9tik aurrera ikusi ahal izango dira Goiena telebistan.