Ocaña, Korporazioko hainbat eremu eta kargutan ibilbide luzea eta oparoa egin ondoren, erretiratu egingo da. Juan Angel Garcia azken urteetan Dikar/Wingroup kooperatibako zuzendari nagusia izan da, eta orain aldi berean beteko ditu kargu hori eta Dibisioko lehendakariordetza; kooperatibak kirol armak, gimnasiako ekipamenduak eta outdoor produktuak fabrikatzen ditu.
Ekipamenduen Dibisioa Mondragonen industri arloan integratuta dago, eta gaur egun kooperatiba hauek osatzen dute: Alkargo, Dikar/Wingroup, Ederfil Becker, Eredu, Hertell, Mccgraphics, Oiarso, Orbea, Osatu eta Urola.
Profil internazionala
Juan Angel Garcia Zumarragan jaio zen, 1970ean. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatuta dago Deustuko Unibertsitatetik, eta MBA Executive master programa egin zuen Mondragon Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionalak nazioarteko profil argia dauka, eta oso lotuta egon da Dikar/Wingroup kooperatibari; 1999an atxiki zitzaion proiektu horri, filialen Controler lanetan (Brasil, Txina, AEB). 2001ean Shanghaiko filial produktiboaren arduradun izendatu zuten, eta bertan hastapenetan zegoen Txinako Fitness plantaren garapenaz eta koordinazioaz arduratu zen. Ondoren, jada 2005ean, negozioko zuzendaritzan sartu zen, eta 2011n iritsi zen kooperatibaren gerentziara.