Gipuzkoa da lurralde berritzaileena. Hala, Gipuzkoako zazpi eskualdeetako bostean, hamar langile edo gehiagoko enpresen %40 baino gehiago ziren berritzaileak 2014an: Debagoienean, %47,1; Goierrin, %44,0; Tolosaldean, %41,8; Urola Kostan, %40,5; eta Donostialdean, %40,4. Araban, tamaina horretako enpresa berritzaileen presentzia handiena Kantauri Arabarra (%42,2) eta Arabako Besteak eskualdeetan (%40,7) dago. Azkenik, Bizkaian, %40tik behera bada ere, Durangaldea da berrikuntza egiten duten enpresen ehuneko altuena duen eskualdea (%38,9), eta atzetik Plentzia-Mungia (%38,4) eta Enkarterri (%36,9) ditu.
Enpresa berritzaile gutxien dituzten eskualdeei dagokienez, aipatzekoak dira Arabako Errioxa (%30,9), Markina-Ondarroa Bizkaian (%33,4) eta Bidasoa Beherea Gipuzkoan (%37,3).
Hiriburuetan berrikuntza egiten duten hamar langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen 2014ko datuei erreparatuz gero, Donostia gailentzen da (%42,2); sei puntu baino gehiago ateratzen baitizkie Gasteizi (%36,1) eta Bilbori (%33,7).