Zazpi taldek jardun zuten kantuan; Arizmendiko ordezkariak izan ziren: Santa Teresa, Arimazubi, Almen eta Gaztelupe. Eta gainerako hiru taldeak oñatiarrak: Urgain eskola, Txantxiku ikastola eta Elkar Hezi ikastetxea.
Juantxo Zeberio piano-jotzaileak eta hainbat musikarik lagun eginda zeinek baino zeinek dotoreago jardun zuten kantuan. Gurasoek, aitona-amonek eta elkartutakoek txalo zaparradekin saritu zituzten.