Lurra jausi da Zerrajerako bide bazterrera eta putzu handiak sortu dira

Mirari Altube Arrese 2016ko ots. 28a, 13:23
Ur putzu handiak Zerrajera inguruko bidean.

Atzoko euri jasen ondorioz Zerrajerako etxe inguruan ere lur-jausia izan zen. Espaloira jausi zen lurra, errepideraino, baina ez zuen autorik harrapatu azpian Udaltzaingoaren esanetan. Gainera, putzu handiak sortu ziren errepidean.

Udaltzainek seinaleak jarri dituzte kontuz pasatzeko eta bihartik aurrera helduko diete hori kentzeko lanei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak