Euri jasa etengabeen ondorioz, arazoak sortu dira errepidean, hainbat puntutan. Elorregi inguruan batez ere, Oñati, Bergara eta Arrasaterako noranzkoetan: San Prudentzio elizaren ondoan, Barrena baserritik gertu edota Zubillagara ailegatu baino lehenago. Ur putzu handiak sortu dira eta harri koskorrak ekarri dituzte menditik behera ur askorekin datozen ubideek.
Herrizaingo sailetik kaminoan erne ibiltzeko gomendatu dute. Zapaturako abisu laranja emanda zegoen "prezipitazio iraunkorrengatik" Bizkaian eta Gipuzkoan eta iragarpenak bete egin dira, gauera arte etenik barik egin duelako euria. Domekarako, abisu horia eman dute "prezipitazio iraunkorragatik" Bizkaian eta Gipuzkoan, eta "elurragatik barnealdean".
Bergarako Ibaiondo kalean, argazki gehiago:
Arrasaten ateratako argazkiak, Zerrajera inguruan: