Josu Larreategi: "Dinamika positiborik ez badago ezinezkoa da liderra mendean hartzea"

Xabier Urtzelai 2016ko ots. 26a, 14:00
Zeziaga barneraketa bat egiten, kontrarioez inguratuta. | goiena

MUko mutilak lider zegoen Ardoi mendean hartzeko gauza izan ziren joan den astean, eta horrek ematen duen bultzadak on egingo die zapatuko (Iturripe, 18:00) norgehiagokara begira.

"Taldean dinamika positiborik ez badago ezinezkoa da liderra mendean hartzea. Taldea ondo entrenatzen dabil, ondo lehiatzen ari gara... Ez daukat inongo kexarik. Esango nuke, gainera, jokalari hauek dituztenak baino 2-3 garaipen gehiago merezi izan dituztela, baina merezi izatea ez da nahikoa", adierazi du aste barruan taldeko entrenatzaile Josu Zubiak. 

Kontrario zuzena da Clavijo 

Asteburura begira, eskoriatzarrak zapatuko partiduaren garrantzia azpimarratu zuen: "Kontrario zuzena da. Gu baino garaipen bat gehiago dute, baina euren kantxan irabazi egin genien, eta zapatuan irabazita atzean utziko genituzke. Talde teknikoa da, baina aldi berean gaztea, eta horrekin jokatzen jakin beharko dugu. Gainera, taldea indartu egin dute, Suediako jokalari bat fitxatuta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak