BHKlip lehiaketa abian da, zortzigarrenez

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko ots. 27a, 12:29

Zer da zuretzat konfiantza? galdera da Arizmendi Ikastolak antolatu duen aurtengo BHKlip bideo lehiaketako gaia. Bailarako DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleei zuzendutako lehiaketa da.

Zortzigarren urtez antolatu dute lehiaketa. Aurtengoa ere Debagoiena osoko DBHko hirugarren eta laugarren mailan ikasten ari diren gaztetxoei zuzenduta dago eta ikasleen sormenean eragitea du helburu, ikus-entzunezko euskarria erabilita.

Zuretzat zer da konfiantza? galdera da gaia, objektua zuhaitza eta esaldia: zu modukorik ez dago munduan. Lanak bi minutu izan behar ditu gehienez eta youtubera edo vimeora igo ondoren, helbide honetara bidali behar da esteka: komunikazioa@arizmendi.net.

Apirilak 7 da lanak entregatzeko epea eta epai mahaiak irizpide hauek izango ditu kontuan, besteak beste, iritzia ematerakoan: orijinaltasuna; teknikoki irudi, soinu eta muntaiaren egokitasuna; gaiaren trataera eta musika. Epaimahaiak bi sari emango ditu, dirutan, eta Ikuslearen Saria boto bidez aukeratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak