"Debagoieneko eredua" aldarrikatu eta zabortegirik nahi ez duen plataforma eratuta

Ubane Madera 2016ko ots. 25a, 09:17

26 lagun batu eta Debagoiena eredu, Zabortegirik Ez! izeneko plataforma eratu dute oraingo astean Arrasaten."Lehentasunak finkatu, bilera egunak eta lekua, gure arteko harremana ziurtatzeko hainbat bitarteko" martxan jarri, eta jakinarazi dute, besteak beste, datorren astean aurkeztuko dutela plataforma. 

"Debagoiena eredua dela sinisten dugu. Hemen %78 gaika biltzen badugu edozein lekutan egin daiteke eta, gainera, lehen hilabetetik aurrera. Borondate politikoa behar da, hori besterik ez! Debagoieneko emaitza Gipuzkoa osora hedatuz gero, errauste planta zabortegi kutsakorrak ekidin ditzakegu..."

Martitzenean, aurkezpena

Aldarrikapen hori oinarri, eratu berri den plataforman parte hartzeko gonbita egin dute. "Plataforma irekia da, edozein etor daiteke lanera edo informatzera, ateak erabak irekita daude eta plataforma anitza izatea gustatuko litzaiguke", azpimarratu dute.

Hurrengo martitzenean, martxoaren 1ean, aurkeztuko dute plataforma, 18:30ean, Arrasateko Kulturateko areto nagusian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak