Euskadiren ekonomia %2,8 hazi zen iaz, aurreko urtean bi halako

Leire Kortabarria 2016ko ots. 25a, 08:00

2015eko laugarren hiruhilekoan, Euskadiko barne produktu gordina %3,1 handitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. 2015 osoan, Euskadiren BPG %2,8 handitu da aurreko urtearen aldean; 2014an halako bi. Urte artean, BPG %3,3 gehitu da Araban eta Bizkaian; Gipuzkoan %2,7. Hiruhileko artean, Araban %0,5, Bizkaian %0,7, Gipuzkoan %0,7. 

2015eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, %0,7ko gehikuntza izan zen, aurrekoan baino hamarren bat gutxiago.

Eskaintzaren ikuspegitik, 2015eko laugarren hiruhileko BPGren urte arteko hazkundea jarduera-sektore guztiei zor zaie, eraikuntzari izan ezik. Bai Lehen sektorean, bai Industrian gehikuntzak izan dira, baita aurreko hiruhilekoak baino handiagoak ere. Zerbitzuetan, gehikuntzak balio erantsietan izan dira, aurreko hiruhilekoan baino txikiagoak; hau zerbitzuen azpi-sektore guztietan gertatzen da. Eraikuntzan, berriz, tasa negatiboak izan dira oraindik; horretan azpisektore bakarra da.

Industria, laugarren hiruhilekoan, %4,3 handitu da urte artean; hirugarrenean baino puntu bat eta bi hamarren gehiago. Urte arteko honek zazpi hamarreneko gehikuntza dakar hiruhileko artean.

Eraikuntzak berriz izan du urte arteko tasa negatiboa, (-%0,6), aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago. Hiruhileko artean %4,6ko gehikuntza izan du.

Zerbitzuetan, urte arteko %2,8ko eta hiruhileko arteko %0,3ko hazkundeak izan dira.

Zerbitzuak %2,8 handitu dira urte artean; azpisektore guztiak positiboan daude, baina indar ezberdinez: Gainerako zerbitzuak (besteren artean, jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak) %3,1. Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %3,0. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %2,1.

Enplegua %2 handitu da

Enplegua (dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan) %2,0 gehitu da urte artean; goranzko joera izan du 2015ean zehar. Urte artekoan %0,7ko gehikuntza izan da 2015eko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, enplegua hazi egin da Industrian eta Zerbitzuetan; jaitsi egin da Lehen sektorean eta Eraikuntzan. Zerbitzuetan hazi da gehien enplegua urte artean, %2,7. Industrian %0,6 hazi da, aurreneko enplegu-gehikuntza krisia hasi zenetik. Lehen sektorean %-1,3 urte artean eta Eraikuntzan %-0,4.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak