Zerbitzu hau 2010. urtean jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eudelen eta Emakunderen laguntzarekin. Gaur egun Berdinbidean programa Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan garatzen da. Adierazi dutenez, programak herri txikiek dituzten zailtasunak hartzen ditu lanerako abiapuntu bezala, herri bakoitzari hurbileko aholkularitza eskainiz.
Azken urte hauetan Gipuzkoako 30 herri inguru hurbildu dira programara. Orain arte, haiekin garatutako lan ildoak bi izan dira nagusiki: alde batetik, emakumeen jabetzea eta parte hartzea, eta bestetik, indarkeria matxisten kontrako lan ildoa.
2016. urteari begira, hiru lan ildo hauen lanketan oinarrituko da zerbitzua: mainstreaming eta gobernantza, balioen aldaketa eta emakumeen jabetza eta indarkeria sexistarik gabeko Gipuzkoa. Hauek garatzeko Foru Aldundiak edukiak ezagutzeko lan prozesuak, aholkularitzarako baliabide teknikoak eta lan ildoen garapena gauzatzeko baliabideak eskainiko ditu.