Ford Mugarri liderrak Hondarribia hartuko du zapatuan; Oñatiarrek Errenterian jokatuko dute

Xabier Urtzelai 2016ko ots. 19a, 12:00

Izarraitz Aloña Mendiren kontrako derbiko garaipenak emandako gorakadarekin hartuko du Arrasateko taldeak Hondarribia bihar Iturripen (18:00).

Kostaldekoak ez dira kategoriako talderik indartsuena, 12. postuan daude-eta 4 partidu irabazita. Geratzen diren zortzi jardunaldietan lehenengo postu horri eusten ahaleginduko dira Arrasatekoak, baina gertu dago Basauri, puntu bakarrera, eta azkenaurreko jardunaldian elkarren kontra jokatuko dute. 

Oñatikoak Errenteriara bihar 

Derbia Zubikoan galduta, Izarraitz Aloña Mendik aurreko bi taldeen itzala galdu du, nahiz eta partidu bat gutxiago duen. Ereintzaren kontra jokatuko du zapatuan (17:30). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak