Alvarez Eulateren beste hamaika lan jarri dituzte ikusgai

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko ots. 18a, 16:42
Erakusketan daude lanetako batzuk

'Agerkunderako espazioak' seriea osatzen duten hamaika koadro daude ikusgai Donostiako Santa Maria basilikan apirilaren 3ra arte. Serie honetako lan handienetako bat, erretaula bat, Oñatiko beneditarren elizan dago.

Arantzazuko basilikako beirate koloretsuen egilea izan zen Xavier Alvarez Eulate frantziskotarra eta hark bere ibilbide artistikoan landu zuen Agerkunderako espazioak seriea osatzen duten hainbat obra jarri dituzte ikusgai Donostian.  Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak Donostiako Santa Maria basilikarekin elkarlanean egindako erakusketa da eta apirilaren 3ra arte egongo da zabalik.

Frantziskotarrenak diren Alvarez Eulateren 600 koadro dituzte katalogatuak eta serie ezberdinetan ari dira erakusten. Hala, urtean serie bateko erakusketa bat antolatzen dute. Oraingoan tamaina handiko hamaika koadroz osatutako da.

Serie horretako beste pieza batzuk, erretaula tamainakoak, Donostiako Loiola auzoan eta Lasarten daude ikusgai, adibidez. Guztietan ikusgarriena, baina, Oñatin dago, hango beneditarren komentuko elizan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak