Berelan Foroa elkarte bezala eratzeko akta sinatu dute

Josu Bilbao 2016ko ots. 18a, 13:01
Bergaran sinatu zuten akta, hiru alkateek.

Bergarako, Antzuolako eta Elgetako alkateek pasa den astean sinatu zuten akta. Udal eta eragile ezberdinen artean sortutako foroaren helburua nagusia bigarren sektorearen garapenerako hausnarketa-gune izatea da.

Berelan Foroa 2011ko azaroan sortu zen eta sorreratik lan ildo desberdinak jorratzen aritu da. Formakuntza; momentuko baliabideen premiak identifikatzea; sare industrialen berrikuntza; enpresen erabakitzeko guneak berreskuratzea; kooperazio sareak sortzea; eta, giza eta finantziazio baliabideak lortzea, besteak beste. Horrela, urte hauetan guztietan zehar ekimenari forma eman zaio.

Hemendik aurrera, Berelan Foroa erakundetzearekin batera, 2016ko kudeaketa planean ezarritako helburu eta lan ildo nagusiak ondorengoak izango dira: berrikuntza arloan, enpresek dituzte beharrei aurre egin; enpresen inplikazio eta garapena Enpresare Foroari bultzada emanez; industria aktibitate berriak erakarri; enpresa txikiei laguntzak bideratu; enpresa txikiek merkataritza arloan dituzten premiak asetu; eta, eragile sozialekin elkarlana sustatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak