Ireki dituzte Leintz Gatzaga eta Elosua mendateak

Eneko Azkarate 2016ko ots. 16a, 08:34

Herrizaingo sailak aditzera eman duenez, ireki dituzte Leintz Gatzaga eta Elosua mendateak. Gauean eta goizeko lehen orduetan itxita egon dira. Eskualdeko gainerako mendateetan ez dago aparteko arazorik eta bideak garbi daude. Halere, kontuz gidatzea gomendatzen dute. Trafiko zuzendaritzaren bidez jasotako informazioa da. Uneoro eguneratzen dihardute.

Leintz Gatzagan, "Marulandaraino zabalik dago; hortik aurrera, itxita. Momentuz, ez da elurra kentzeko makinarik pasa eta, elur askorik ez badago ere, bidea itxita dago". Hala eman dute aditzera Leintz Gatzagako udaletik.

Oro har, kontuz gidatzeko gomendioa eman du Herrizaingo sailak. Ez da istripurik izan Debagoieneko errepideetan.

Leintz Gatzagako plaza, 08:30ean.

Elurra Mazmelan (Eskoriatza), gaur 09:00etan.

Elgeta, bart, astelehena, 21:00etan.

Kurtzeta, atzo, astelehena, 18:00etan.

Erlazionatuak

Eguraldi iragarpena 2016/02/15

Jone Inuntziaga 2016 ots 15 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak