Cruce Columbia lasterketako hiru etapak irabazi ditu Oihana Kortazar elgetarrak

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko ots. 15a, 14:54
Kortazar mendian (artxiboko irudia).

Nagusitasun handiz aritu da mendi lasterkaria. Bigarren sailkatua baino 20 minutu gutxiago behar izan ditu hiru etapak egiteko.

Cruce Columbia 100 kilometroko lasterketa da. Hiru egunez korritzen da, Andeetan barrena, Argentina eta Txile artean. Otsailaren 10tik 12ra bitartean jokatu da aurten, eta Oihana Kortazar elgetarra izan da emakume azkarrena hiru egunetan. 

Hiru etapa hiru garaipen

Hiru etapa ziren eta hirurak irabazi ditu Kortazarrek. Ehun kilometroak egiteko Kortazarren denbora izan da 10:03:50. Bigarren sailkatu da Leticia Saltori brasildarra, eta 20 minutu gehiago behar izan ditu.

Lehenengo etapan —40 kilometro eta 1.500 metroko desnibela— zortzi minutuko aldea atera zion Kortazarrek Saltoriri. Elgetarraren denbora 3:45:05 izan zen. Bigarren etapa egiteko —30 kilometro eta 1.200 metroko desnibela—bi ordu eta 46 minutu behar izan zituen Kortazarrak, Saltorik baino bost gutxiago. Eta hirugarren eta azken etapan ere elgetarra izan zen nagusi. Azken honetan —30 kilometro eta 2.000 metroko desnibela—3:32 minutu behar izan zituen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak