Iragarpenaren arabera, zaparrada txikiak botako ditu gau; Kantauri isurialdean ertainak; eta sarriago, eguerdi partean. Egunaren amaieran hegoaldean atertu egingo du, baina Kantauri isurialdean trumoiak jo eta txingorra botako du.
Elur-kota goizaldean 700-800 metro inguruan kokatuko da eta goizean zehar 500 metrora jaitsiko da; baliteke arratsaldean 300-400 metrora jaistea. Ipar-osagaiko haize bizia ibiliko da, eta gogor joko du, tarteka. Tenperatura dezente jaitsiko da eta, egunaren amaieran, izotz txikia egingo du barnealdean eta ertaina mendi inguruetan.