SPRIren diru laguntzen berri jasotzeko jardunaldietarako izen ematea zabalik dago

Leire Kortabarria 2016ko ots. 14a, 08:00

SPRI Taldeak eta Euskadiko Teknologi Parkeek jardunaldi batzuk antolatu dituzte Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI Taldeak 2016rako eskaintzen dituzten laguntzen berri emateko.

Zehazki, arlo hauetako laguntzak jakinaraziko dira: Teknologia eta Berrikuntza, Enpresa Sustapena eta Nazioartekotzea. Martxoaren 8an, Donostian, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egingo dute aurkezpena; 9an, Gasteizen, Arabako Teknologia Parkearen egoitza nagusian; eta 10ean, Bilbon, Zamudioko Zientzia eta Teknologia Parkean.
Honako hau da egitaraua:

09:30: Ongi etorria. Jose Miguel Corres, Euskadiko Parkeen Sareko presidentea. Alexander Arriola, SPRI Taldeko zuzendari nagusia


09:45: Laguntza programen aurkezpena:

  • Teknologia eta Berrikuntza Arloa. Aitor Cobanera, SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria
  • Enpresen Sustapen Arloa. Imanol Cuétara, SPRI Taldeko Enpresa Sustapeneko arduraduna
  • Nazioartekotze Arloa. Miren Madinabeitia. Nazioartekotze Arloko zuzendaria

11:30: Galde-erreguak

Izena emateko, www.spri.eus webgunean dago formularioa; eta argibideetarako edo laguntzarako, info@spri.es helbidera mezua bidali edo deitu 902 70 21 42 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak