Derbi bikoitza izango da erregional preferentean

Imanol Beloki Unamuno 2016ko ots. 12a, 11:08
Aretxabaletak eta Mondrak jokatu zuten derbiko momentu bat.

Bailarako taldeen arteko bi norgehiagoka jokatuko dira asteburuan: batetik, Antzuolak eta Bergarak Estalan, 16:30ean; eta bestetik, Aretxabaletak eta Mondrak Ibarran, ordu berean.

Antzuola burua ezin altxa dabil sailkapeneko azken postuan zazpi punturekin eta Bergara, berriz, seigarren postuan dago goiko postuen bila borrokan, 30 punturekin. Bergarak hiru puntuak lortu zituen aurreko jardunaldian, bere atzetik doan Ikasberri taldearen aurka, eta Antzuola, berriz, sei gol jasota bueltatu zen Azpeititik. Antzuola ondo ez dabilen arren, etxean jokatuko du, eta, hala, dena emango du. 

Mondra, berriz, liderraren atzean da, bigarren postuan, eta, Aretxabaletari tarte handia ateratzen dion arren, ez du bigarren postutik jaitsi gura. Aretxabaleta hamaikagarrena da sailkapenean, eta, aurreko bi jardunaldietan porrota jasota, irabaztea tokatzen zaio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak