Bigarren aldiz gezurtatuta

Ubane Madera 2016ko ots. 10a, 16:38

Ume bahiketekin lotuta beste mezu bat dabil gaur bolo-bolo Whatsappen. Oraingo honetan, hauxe dio: ertzainek esan dutela Eskoriatzako ume bat desagertuta dagoela eta umea ikusi zuen testigu batek furgoneta zuri batekin lotzen duela gertakaria. Bada, Ertzaintzak erabat gezurtatu du mezua.

"Ez dakigu zein iturritatik aterako zuten Ertzaintzak esan duela zapatutik Eskoriatzako ume bat desagertu dela, baina hemendik ez da atera, ez baitaukagu horren berririk. Beraz, ez da egia, inondik inora", adierazi dute.

Gertakaria "larritzen" eta "gezur" bilakatzen

Eta gaineratu dute: "Kasu hauetan gertatzen den bezala, Whatsapp oso erreminta kaltegarri bilakatzen ari da eta ustezko gertakaria larritzen ari da, baita gezur bilakatzen ere. Ez dugu ezagutzen hori esaten duen testigurik, eta ez daukagu sare sozialetan dabilen furgoneta zuri susmagarri horren berririk, ezta matrikularik…".

Hauxe da zehazki Whatsappen gaur zabaldu den mezua: Deitxu dotziet ertzainei ta hauxe da kontau duztiena: zapatutik eskoitzako ume bat desagertuta dau. Ikusi zauen azken testiguak furgoneta txuri bateaz erlazionatzen dau. Sare sozialetan furgonetan argazkixa ta matrikula bat dabilela bueltaka baina ezin dauiela esan hori egixa danik. 11 begikin ibiltxeko ta furgona txuri sospetxoso bat ikusi ezkero 943534720 telefonora deiketako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak