Aratusteak 2016

Eskualdeko eskoletan ere ospatuko dituzte Aratusteak

Eneko Azkarate 2016ko ots. 4a, 17:37

Iazko irudi bat.

Eskualdeko eskola guztietan ospatuko dituzte Aratusteak, txikienek batez ere.

Hemen, egitaraua herririk herri eta eskolarik eskola:

ARRASATE

  • Egubakoitza. Arizmendiko ume zaintzako haur guztiak San Andreseko kalietatik ibiliko dira kalejira egiten. Argitxoz jantzita.
  • Martitzena. Herri Eskolakoak 15:00etan (Erguin eta Bedoñabe) eta 16:00etan (Musakola) egingo dituzte ikuskizunak eraikinetan. Adinaren arabera, dantza bat egin ondoren, guztiak batera dantza bat egingo dute. Bukatzerakoan, txokolatea banatuko zaie haurrei.
  • Martitzena. Arizmendiko ume zaintzakoak desfilea egingo dute goizean eta arratsaldean merienda. Egun horretan, haur bakoitzak nahi duen mozorroarekin etorriko da ikastolara.
  • Martitzena. Arizmendiko Olarten, irakasleak intsektu mozorrotuko dira eta umeak gustukoen duten mozorroarekin etorriko dira. Goizean, 0-3 urtekoen desfileaz gozatuko dugu eta arratsaldean 3-6 urtekoen desfilearen txanda izango da eta bukatzeko merienda egingo dute.
  • Martitzena. Arizmendiko Gazteluondoko gunean, arratsaldez ospatuko dituzte Aratusteak. 14:30ean, gelarik gela argazkiak aterako dituzte. 15:00etan, ostera, kantxan bakoitzak bere dantza aurkeztuko du.

BERGARA

  • Eguena. 10:30. San Martin Herri Eskolan, Hartzaren Egunarekin bat egingo dute.
  • Egubakoitza. 15:00. Mariaren Lagundikoak, ikastolatik atera eta Bidekurutzeta, San Martin plaza, Barrenkalea, Irizar, Fraiskozuri eta Ibargarai zeharkatuko dituzte, berriro ere ikastolan amaitzeko.
  • Egubakoitza. Aranzadi Ikastolako HH eta LHko ikasleak aterako dira kalera 15:20ean. Honakoa izango da ibilbidea: Ibargarai, Herrilagunak, Irala, Barrenkalea, San Martin plaza, Ikastolako jolastokia (HHko umeak Herrilagunetik eta LHkoak Munibetik itzuliko dira). Eguraldi txarra eginez gero, saioa ikastolako karpan egingo dute.
  • Martitzena. 15:00. San Martin Herri Eskolan kalera aterako dira mozorrotuta. Eskolatik abiatu eta Matxiategi, Oxirondo Azoka, Irala eta San Martin plazaraino.

OÑATI

  • Egubakoitza. 15:00-16:15. Txantxiku Ikastola. Txatxoen kalejira, Herrian zehar, Foruen plazan amaituz. Eguraldi txarrarekin, kiroldegian. 16.30etatik aurrera Amaia Txintxurretarekin dantzaldia Ikastolako patioan (ekintza irekia)
  • Egubakoitza: 15.00. Urgain Errekalde eskola. Euskal mitologia. Eskolako jolaslekuan. Eguraldi txarrarekin, kiroldegian
  • Martitzena. 10:30. Elkar Hezi. Herrian zehar kaleak girotzen ibili ondoren, 12:15erako ikastetxera itzuliko dira; beraz, ohiko ordutegia mantenduko da. Eguraldiak okerrera egiten badu, eskolan ospatuko dute. Aurtengo gaia Bikingoak da. Ikasle bakoitza bere mozorroa eskuratzen arduratuko da.

ARETXABALETA

  • Martitzena. Eskola guztiek batera. 10:30: Haurrak plazan elkartu eta dantzan egingo dute. 11:00: Kalejira Irulitza txarangarekin. 16:00: Kalejira Irulitza txarangarekin. 17:30: Buruhandiak txarangarekin batera. 20:00: Txinen hileta: Santa Ageda neska-mutilek zerraldoa eramango dute Mitarte kaletik Herriko Plazaraino, han erretzeko.

ESKORIATZA

  • Martitzena. 10:30. Jaialdia Joseba Iñurrategi pilotalekuan Luis Ezeiza eta Arizmendiko ikasleek. Gurasoak ikusten egongo dira harmailetan. Amaitu ondoren, txistorra jana egingo dute.

ANTZUOLA

  • Egubakoitza.16:00. Eskolako patioan. Guraso taldeak antolatuta, txokolate beroa eta torradak banatuko dituzte txikitxoen mozorro festa eguna borobiltzeko.

ARAMAIO

  • Martitzena. 14:00. Desfilea, eskolatik herriko plazaraino. Plazan, Sastinako ate aurrean gela bakoitzak bere aurkezpena egingo du. Gero, eskolara itzuli desfilean berriro eta denek batera txokolatea hartuko dute eskolako aterpean. Ateri badago; euria bada, frontoian.

ELGETA

  • Egubakoitza. 15:00. Eskolatik irtenda, kalejira. Ondoren, plazan (eguraldi ona) edo frontoian (euria eginez gero) jaialditxoa. HHko ikasleek dantza egingo dute eta LH ikasleak mailaz maila dantza ezberdinak. Azkenean, denek batera dantza bat egingo dute.

LEINTZ GATZAGA

  • Martitzena. 10:30. Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskolako gainontzeko ikasleekin batera egingo dute ikuskizuna. Jaialdia Joseba Iñurrategi pilotalekuan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak