32 urteko kartzela zigorra berretsi dute Beñat Aginagalderentzat, Isaias Carrascoren hilketagatik

Goiatz Arana Begiristain 2016ko ots. 4a, 16:18

Auzitegi Gorenak berretsi egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak Beñat Aginagalderi ipinitako zigorra: Arrasateko zinegotzi sozialista Isaias Carrascoren hilketaren errudun egin du eta 32 urteko espetxe zigorrari egin beharko dio aurre, beraz, Aginagaldek.

Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen hasieran, froga nahikorik ez zegoela-eta, baina Auzitegi Gorenak ebazpen hori bertan behera utzi eta epaiketa berriz egiteko agindu eta gero, bigarrenez epaitu zuen iazko ekainean. 32 urteko kartzela zigorra ezarri zion orduan eta Auzitegi Gorenak berretsi egin du zigorra orain. Berak ez zuela Isaias Carrasco hil esan du Aginagaldek, aldiro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak