Adimen Lehiakorra inguruneko aukeren eta mehatxuen eta enpresa bakoitzaren informazio erabilgarria eskuratzen duen erreminta da; horrela, erabakiak hartzea eta estrategikoki planifikatzea errazten du. Hortaz, AL enpresen lehiakortasunerako funtsezko baliabide bihurtu da, edozein motatako enpresak kontuan izan beharrekoa, adituen esanetan.
Jardunaldiaren helburu orokorra honako hau da: bi adituren ahotik, AL-k enpresei eskaintzen dizkien abantailak ezagutzea, benetako kasuetan sakonduz eta edozein enpresatan (tamaina eta kokapen geografikoa edozein dela ere) ezarri daitezkeen erremintak ezagutuz.
- Nori zuzendua: lehen pausoak ematen ari den edo eman nahi dituen eta gaian interesa izan dezakeen edozein enpresari.
- Data: Otsailak 18, eguena.
- Iraupena: 09:00-13:30
- Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea, Nafarroa Etorbidea 17, 2. Solairua (Udalaitz Aretoa) Arrasate- Mondragón.
- Hizlariak: Jon Nuñez Barrenetxea (IK4-Ideko), Ander Azkarate Olaran (IK4-Ideko), Iker Barrena Cayón (Hispavista).
Egitaraua:
09:00: Aurkezpena: Koldo Azkoitia Zubizarreta (Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako Arduraduna)
09:05: Zer da AL? Adimen Lehiakorrera sarrera eta enpresentzako onurak.
09:45: Adimen Lehiakorra ekimena: Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Adimen Lehiakorra” ekimenaren aurkezpena.
10:05: Benetako adibidea
10:35: INTELSUITE (IK4-IDEKO) erremintaren aurkezpena.
11:05: Atsedenaldia
11:30: Informazio iturri motak eta enpresentzako ezarpen aukerak
12:00: Nola ezarri AL? Enpresentzako ibilbide proposamena, gehiegizko gastu pertsonal edo ekonomikorik egin gabe.
12:30. Benetako adibidea
13:00: Hispavista Labs erremintaren aurkezpena (Hispavista).
Izenematea zabalik dago enpresa@debagoiena.eus helbide elektronikoan eta 943 79 30 90 telefono zenbakian.