Urtarrilean, euren eskaera bat betetzea lortu zuten Fagor Etxetresnetako bazkide ohiek: hain zuzen, PFEZen, aparteko zerga kobratu zieten enpresan baja eskatu zuten kooperatibistei, kapital bat berreskuratzen zutelako eta ulertzen zelako ondarea handitu zitzaiela kapital horregatik. Ordaindu elkarteko bazkide gehienek zerga hori bueltatzeko eskatu zioten aurreko foru gobernuari, eta ezezkoa jaso zuten; oraingoak onartu egin die eskaera eta, Ordainduko Mikel Olaberen esanetan, "dagoeneko askok jaso dute bueltan dirua".
Bestalde, Markel Olanori "bitartekari lanak" egin ditzan eskatu diote, eta Ordainduko kideen "arazoa ulertzen" zuela eta "ahal duen guztia" egiteko agindua jaso zuten.
Ordainduk eta Eskuratuk asmoa dute Bizkaiko eta Arabako ahaldun nagusiekin ere egoteko (EAJkoak), eta hiru diputazioek "jarrera bateratua" har dezaten eskatzeko, bai ondasun hazkunde zergaren gainean, baita euren egoera orokorraren inguruan ere.
Salaketa aztertzen
Abenduan Mondragon Korporazioaren aurka ipini zuten salaketa 3. epaimahaia aztertzen ari da. Oraindik ez da tramitera onartu.