Haur-gazte literaturako azken hamalau urteetako liburu onenak hautatu dituzte

Egunko irakurketa taldea.

HUHEZI Fakultateko irakasleek eta Debagoieneko eskola eta liburutegietako langileek azken hamalau urteetan (2001-2014), urtero-urtero, euskaraz argitaratzen diren liburuen aukeraketa egin dute, ondoren, gida bat argitaratzeko. Oraingoan, hamarkada osoko 192 onenen bilduma osatu dute.

2001 urtetik, gida kaleratu izan du taldeak eta hamarkada osoko euskarazko uzta irakurri eta baloratu ostean, "liburu oso gomendagarrien" gida osatu dute aurten, zenbaki berezi bezala. Guztira 1.614 liburu irakurri ditu taldeak eta aukeraketa definitoborako 192 hautatu dituzte aurten. 

Irakurketa talde honek 2001 urtetik dihardu urtero gida argitaratzen. Debagoieneko ikastetxe eta liburutegietako arduradunek eta HUHEZIko irakasleek osatzen dute taldea eta bertatik igaro dira jada 30 kidetik gora. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.