Aretxabaletako fakultatera lehenengoz dator autobusa eguaztenean eta egongo da fakultate aurreko aparkalekuan. Hona hemen ordutegia: 09:30etik 13:30era.
Eskoriatzan, ostera, bi egunetan (eguaztenak biak) egongo da: otsailaren 24an, 16:30etik 20:15era; eta martxoaren 2an, 09:30etik 13:15era.
Arabako odol bankuko kideek gogorarazi dute zergatik den beharrezkoa odola ematea: ezin delako laborategian sortu; balitekeelako norberak edo ingurukoek behar izatea noizbait; eta odol osagaiek iraungitze data dutelako: plaketak, 5 egun; globulu gorriak, 42 egun; eta plasmak urtebete.
Era berean jakinarazi dute 18 urtetik gorakoek eta 70etik beherakoek eman dezaketela odola, 50 kilo pisatuz gero. Odola eman aurretik kontrol medikua egiten dute eta ez dago baraurik joan beharrik.