'Gipuzkoa.eus' berria aurkeztu du Aldundiak, "gizartearen behar berrietara egokitzeko"

Jon Berezibar 2016ko ots. 2a, 09:29
Imanol Lasa diputatua, aurkezpenean.

Aldundiko webgune sarea trinkotu, integratu eta eraberritu egin du Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazio departamenduak. Berregituraketa horretan 192 webgunetan sakabanatuta zeuden zerbitzu eta atalak berregituratu dira hiru helbururekin: gardentasun bermatzea, gertutasun erraztea eta kontuak emateko baliabideak eskaintzea. "Gizartearen behar berrietara begira" egin dira moldaketok, Imanol Lasa diputatuak azaldu duenez.

"Gobernantza oneko politika berriaren komunikazioa tresna nagusietako bat" izango da webgunea Imanol Lasa, Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazio diputatuak atzo egindako aurkezpenean adierazi zuenez. "Gertutasuna, gardentasuna eta gizartearen behar eta eskakizun berriekiko egokitasuna" nabarmendu zituen foru diputatuak. Horretarako, integrazio eta diseinu lana egin dutela azaldu zuten atzo egindako aurkezpenean.

Garden eta eskuragarri

Hiru atal nagusi ditu webguneak eta diputatuen agenda jasotzen da horietako baten. Bertan kargudunen joan-etorri, bilera eta egutegiaren berri ematen da, gardentasun helburu horrekin. Hain zuzen, agenda publiko egitea da  Transparency International ustelkeria politikoaren aurkako gobernuz besteko erakundeak gardentasunerako aintzat hartzen duen adierazle nagusietako bat  eta Lasak berak azpimarratu zuen, aurrerantzean Gipuzkoako Foru Aldundiak bete egingo duela eskakizun hori. Diputatuekin harremanetan jartzeko bideak ere ematen dira atal horretan.

Kontsulta eta gestio guztiak erraztea izan da webgunearen eraldaketaren beste asmo nagusietako bat Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazio diputatuak azaldu zuenez eta helburu horrekin tramiteei dedikatutako atala ere berregituratu dute, hala herritarrei nola enpresa eta elkarteei begira. Menua erabiltzaileek eurek gehien kontsultatutakoen arabera antolatzen da eta, era berean, aukera dago atalik atal bilaketa egiteko. 

Hirugarren zutabea Irekia atala da, inkestak zein kontsultak egin eta datuak era irekian emango diren tokia. Webgunea zerbitzu-informazio atalek osatzen dute (eguraldia, zirkulazioa, agenda...) eta horrekin batera Aldundiaren jarduna jarraitu eta egiten diren agerraldi eta aurkezpenen beri emateko, streaming-ak (Internet bidezko zuzeneko emanaldiak) eta ikus-entzunezko material ugari jasotzen dira. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak