Aurreko hiruhilekoaren aldean, tasa ehuneko hamarren bat handiagoa da.
2015eko hirugarren hiruhilekoaren aldean %0,8ko aldakuntza-tasa izan du, aurreko hiruhilekoan bezalaxe.
Eskaintzaren ikuspegitik, 2015eko laugarren hiruhileko urte arteko hazkundea industriari, zerbitzuei eta lehen sektoreari zor zaie. Eraikuntzak aurreko hiruhilekoan bezalaxe jarraitu du.
2015eko laugarren hiruhilekoan enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %2,0 hazi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; hazkunde-erritmoa azkartu egin da. Hiruhileko artean %0,7ko hazkundea izan du.
2015 osoan, BPGren lehen zenbatespena %2,8ko hazkundea da; 2014an, %1,4, erdia. Enplegua %1,7 hazi da.