Solomillo ederra jango dute, garaipena lortuz gero

Imanol Beloki 2016ko urt. 29a, 13:14
Aretxabaleta eta Eskoriatzak jokatu zuten derbiko jokaldi bat.

Euskal ligako Aretxabaleta areto futbol taldea bolada onean ari da azkenaldian; izan ere, aurreko jardunaldian Zalditxo de Araia taldearen aurka 6-4ko garaipena lortuta, sei partidu jarraian irabazi dituzte aurten.

Sailkapenean bosgarren postuan daude Riberaren mutilak, eta hurrengo partidua Muskizen kontra izango dute, Ibarran. Muskiz bigarrena da sailkapenean, eta lehia gogorra izango dute. Bestalde, Aretxabaletak beste partidu bat irabazten badu, taldekide bakoitzak solomillo bana jasoko du. Hala adierazi die euren babesleetako bat den Okelaetxek. Denboraldia amaitzean seigarren postutik gora geratzen badira, berriz, afari batera gonbidatuko du talde osoa.

Eskoriatza joanekoaren bila

Eskoriatzak aurreko jardunaldian liderraren galduta, Gora Bilbo taldearen aurka jokatu beharko du, etxetik kanpora. "Joanekoan 3-0 galdu genuen etxean Bilbokoen aurka, baina orain gehiago garela uste dut", adierazi du Antonio Tenak, Eskoriatzako entrenatzaileak.

Mondrate, gora begira 

Gipuzkoako ligan diharduen Pizza Per Tutti Mondrate taldea zortzigarren dago sailkapenean, eta azken postuetan dagoen Jaixki taldearen aurka jokatu beharko du asteburuan. Partidu zaila izango dute, aurkariak zulotik irten nahian dabiltza eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak