Aurten, hiri-ekintzailetza eta negozio eredu berriak izango dira foroaren ardatza, hala nola food trucks izenekoak (janaria saltzen duten postu ibiltariak, normalean kamioi edo furgonetan), pop-up jatetxeak (espazio ibiltaria dutenak eta bazkaltiarrak elkar ezagutzen ez dutenetan) eta jatetxe aldagarriak, non espazioa hilabetean edo bi hilabetean behin aldatzen den, momentu horretan txefa nor den arabera.
Hainbat gonbidatu izango dira foroan; adibidez, Peruko txef Gaston Acurio, Portugalgo sukaldari Jose Avillez, Danimarkako Trine Hanemann eta Espainiako Ricard Camarena, Estanis Carenzo eta Carles Tejedor.
Beste ekintza bat tailerrak izango dira. Han, proiektuak garatzeko behar dituzten tresnak emango dizkiete parte-hartzaileei.
Honako hau da egitaraua:
Otsailak 1, astelehena
08:30 Izen ematea
09:45-11:15 Hitzaldiak:
- Ricard Camarena
- Jose Avillez
- Eduardo Elorriaga
11:15-12:00 Mahai-ingurua
Carles Tejedor eta Estanis Carenzo. Eskemak apurtzen: formatu eta negozio-aukera berriak.
12:00 Kafea
12:30-14:30 Culinary Action! tailerrak
14:30 Bazkaria: urban food
16:00-17:15 Hitzaldiak
- Corina Soto
- Gaston Acurio
- Urteko ekintzaileari Basque Country CA! sari-ematea
17:30 Heinekenen eskutik Pitch & Beer. Pintxo ibilaldia eta gehiago
Otsailak 2, martitzena
08:30 Izen ematea
09:45-10:45 Hitzaldiak
- Fia Gulliksson
- Trine Hahnemann
10:45 - 11:45 Mahai-ingurua
Ruben Valbuena, Xabier de la Maza eta Santiago Rigoni. Artisautza moldeek duten errentagarritasuna: ekintzailetza produktura begira.
11:45 Kafea
12:15 - 14:00 Culinary Action! tailerrak
14:00 Bazkaria - urban food
15:30 - 16:30 Mahai-inguruak
- Elena Pozueta. Finantzazio alternatiboa, errekurtsoak eskura
- Inkubagailuko esperientziak: Fred, Wimo, Toptasting
16:30 - 18:00 Culinary Action! gunea