Eustaten datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko abenduan %1,2ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten EAEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %1,7 gutxiago saldu zuten, eta gainerako produktuenetan, %0,8 gutxiago.
Azalera Handia kategorian sartzeko, 2.500 metro koadrotik gorakoa izan behar da saltoki hori.
Salmentak, lurraldeka, hauek izan ziren: Araban %-1,1; Bizkaian %-2,9; Gipuzkoan %+2,2.
Azarotik, salmentak behera
Aurreko hilaren, 2015eko azaroaren aldean, EAE osoan salmentak %0,9 jaitsi ziren nominalki. Elikagaien salmentak %0,1 handitu ziren epe horretan, baina gainerako produktuen salmentak %1,4 murriztu ziren.
Azaroaren aldean, lurraldeka, hauek izan ziren eboluzioak: Bizkaian %+0,1; Araban %-2,9; Gipuzkoan %-1,7.
Termino finkoetan, EAEko azalera handietako salmentak %2,2 murriztu dira urte artean eta %0,7 aurreko hilaren aldean.
2014ko abenduaren aldean, elikagaien salmentak %3,6 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %1,3, euro finkoetan. Lurraldeka: Araban %-1,0; Bizkaian %-3,5; Gipuzkoan %-0,1.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %0,5 gehitu ziren aurreko hilaren, 2015eko azaroaren aldean, eta gainerako produktuenak %1,4 jaitsi. Lurraldeka, hona hemen eboluzioak: Araban %-2,9; Gipuzkoan %-1,8; Bizkaian %+0,4; termino errealetan.
EAEko azalera handietako langile kopurua %0,3 gutxitu zen 2015eko abenduan azaroaren aldean, urtaro-eraginik gabe.
%0,1 gehiago
Azalera handietako salmentek %0,1eko gehikuntza nominala izan zuten 2015 osoan, aurreko urtearen aldean. Behin prezioen eragina kenduta, %0,2ko tasa erreala izan zuten.