Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatuak eta Ruben Riaño Euskal Herriko eta Kantabriako La Caixako Erakundeetako zuzendariak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena berritu dute kontserbazio eta gizarteratze arloan. Hala, hitzarmena berritu dute gaur, eguaztena.
La Caixa Gizarte Ekintzak 50.000 euro jarriko ditu programa horretarako eta, ondorioz, bazterketa arriskuan dauden 12 pertsonak lan egin ahal izango dute Pagoetako pagadiak berreskuratzeko eta hobetzeko zereginetan, Jaizkibelen suteen prebentzio lanetan, eta Jaitzubiko errekasto batzuk berreskuratzeko jarduketetan.
Hamar urteko lankidetza
Foru Aldundiaren eta La Caixa Gizarte Ekintzaren arteko akordioa abiatu zenetik, orain dela hamar urte, 2,7 milioi euro baino gehiago jarri ditu finantza erakundeak Gipuzkoako naturguneak kontserbatzeko eta hobetzeko 64 proiektutan, non bazterketa arriskuan dauden 200 bat pertsonak parte hartu duten.
Lankidetza hitzarmenaren helburua da jarduketa bateratuak sustatzea Gipuzkoako ingurumena babesteko, sustatzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko, eta, aldi berean, gizarte bazterketa arriskuan dauden kolektiboak integratzen laguntzeko.