Sindikalgintza “indartsuago eta eraginkorragoa” egiteko asmoz abiatutako eztabaida prozesua da LABena, eta sindikatu guztiko partaideak “buru belarri” daude horretan. 70 ordezkari bildu dira. Eztabaidaren kokapena egin, lau taldetan banatu eta, ondoren, sindikatuak eta sindikalgintzak dituen indargune eta ahulguneen inguruan egin dute berriketan.
LABek “etorkizunean izan beharko duen sindikatua” irudikatzea da helburua. Prozesua 2017an egingo den Kongresura arte luzatuko da.