Fiturren 690 stand (%12 gehiago) izan dira, 9.500 enpresa eta 165 herrialde eta lurralde. Euskadik %26 handitu du bere jarduera profesionala azokan. "Aktibitate biziko lau egun” izan dira, Sailaren hitzetan.
Parte hartu duten euskal enpresei dagokienez, 82 pribatuak izan dira, eta 14, publikoak.
Kontsultarako denbora handiagoa
Zapatuko 19:30 arte, 14.622 laguni harrera egin diete Euskadiko gunean; “iaz baino zertxobait gutxiago, baina kualitatiboki askoz interesgarriagoa, kontsulta bakoitzari eta harrerari eskainitako denbora handiagoa izan delako. Informazio espezializatuagoa eskatzen da, hurrengo bidaia planifikatzeko helburu argiarekin”, esan du Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailak.