Alde hori azaltzerako orduan, Foru Ogasunak azpimarratu du BEZaren lurralde arteko ajustean FPEKek aurreikusitakoa baino 62,7 milioi gutxiago jaso dela.
2015eko behin betiko likidazioa otsaileko FPEKen adostuko da.
Ogasun eta Finantza foru diputatu Jabier Larrañagak datuon irakurketa baikorra egin du: “Lana txukin egin dugu eta gure eskuetan zegoena aurreikusitakoaren arabera joan da”, esan du. Aurtengo jarduerari begira, diputatuak “zuhurtzia” eskatu du ekonomian eta politikan dagoen “ziurgabetasuna” dela eta. Gaineratu du, hala ere, “baikorra” dela.
PFEZen, %4,7 gehiago
PFEZ zergaren bilketa garbia %4,7 hazi da, 2014an baino 68 milioi gehiago bati baitira. Zerga horretan, lan etekinen atxikipenak %1,7 handitu dira, 24,2 milioi gehiago, hain zuzen ere.
Sozietateen gaineko Zergaren kuota diferentzial garbia 9,4 milioi hazi da.
BEZari dagokionez, %2,4 hazi da bilketa, 28,6 milioi gehiago, hain zuzen ere.
Foru Aldundiak kudeatzen dituen zerga berezien bidezko bilketa %0,8 hazi da, 4 milioi gehiago.
Estatuarekin egiten diren ajusteetan, 20,4 milioiko hobekuntza jaso da BEZen eta 3,8 milioikoa zerga berezietan.