ISO arau berrituen gaineko jardunaldia antolatu dute ETEendako

Leire Kortabarria 2016ko urt. 19a, 17:50

ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015 arau berrien gaineko jardunaldia antolatu du Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak otsailaren 1erako. Enpresei zuzenduta dago.

ISO 9001 Araua kalitatearen berme eta kudeaketan, edozein motako eta sektoreetako enpresentzat eredu bilakatu da. ISO 14001 Araua, berriz, ingurumen kudeaketarako sistema nagusia.

Bi arau horien azken bertsioak 2015eko irailean onartu ziren, eta aurreko edizioekiko aldaketa sakonak dakartzate. Aldaketa horiek enpresei zuzenean eragingo diete.

Aldaketak eta eraginak enpresa txiki eta ertainei azaltzeko jardunaldia izango da Garapen Agentzian otsailaren 1ean. 10:00etan hasiko da eta ordu bete iraungo du. Laukide Kudeaketa Zerbitzuetako Asier Goenagak eta Olimpia Martinezek gidatuko dute saioa. Izenematea zabalik dago honako bideetatik: enpresa@debagoiena.eus / 943 793 090.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak