'Konfiantzaren pedagogia' aurkeztuko dute egunotan, Leintz ibarrean

Ubane Madera 2016ko urt. 18a, 13:11

Arizmendi Ikastolak azken urteotan hezkuntza eraldaketan egiten diharduen lana jasotzen duen Konfiantzaren pedagogia izeneko liburua aurkezten segituko du egunotan, hiru udalerritan: Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan. 

Arrasateko aurkezpena gaur, urtarrilaren 18an da, 18:00etan, Kulturaten. Bihar, berriz, Aretxabaletan egingo dute gauza bera, 18:00etan ere bai, eta Arkupen. Eta azkeneko ekitaldia Eskoriatzan egingo dute, eguaztenean, Zaldibar aretoan, 18:00etan.

Aurkezpenak liburuaren egile nagusiak, Amaia Anterok egingo ditu. Antero da Ikastolako Berrikuntza Pedagogikoko zuzendaria.

"Komunitate izaera"

Labur esanda, eta Iñaki Etxezarretaren, ikastolako zuzendariaren esanetan, Konfiantzaren pedagogia izeneko liburuaren gakoa, jakina, konfiantza da: "Arizmendiarrietak zioen kooperatiba abian jartzeko pertsona taldea behar dela, komunitatea izatearen eta egitearen kontzientzia, alegia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak