Errefuxiatu eta migratzaileen batzarrean giro ezin hobea izan da Arrasaten

Imanol Beloki 2016ko urt. 17a, 18:27

Migratzaile eta Errefuxiatuaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta ederki ospatu dute jaia Euskal Herri osotik etorri direnek. Arantzazuko mezan parte hartuz hasi dute goiza, eta ondoren, Mesedeetako Amen eraikinean bazkaldu dute, Saiatuz boluntario taldekoek prestatutako paella goxoak janez. Arratsaldean berriz, kontzertua, antzerkia, poesia… izan dute egunari amaiera biribila emateko.

Arrasateko Etorkinen Pastoralak antolatutako ekitaldian 350 pertsonatik gora izan direla adierazi du Leire Atxega Elizbarrutiko etorkinen pastoraltzako arduradunak: "Arantzazuko basilikan goiza pasa dugu, mezan parte hartuz, eta 350 lagun inguru batu gara autobusetan, kotxe partikularretan berriz, gehiago batzuk".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak