Punta banatan daude, baina derbia da

Xabier Urtzelai 2016ko urt. 15a, 16:50
Iker Lopez baloiaz, Antzuolako jokalari baten aurrean.

Ligan bigarren dagoen Mondrak azken sailkatu Antzuola hartuko du Mojategin zapatu arratsaldean (16:30). Azken bi partiduak jarraian irabazi dituen UDAk, berriz, Alaves hartuko du domekan. 

xabier urzelai  |  arrasate

Logika nagusituko balitz, bihar Mondrak (33 puntu) ez luke arazorik izan beharko Antzuola (7 puntu) mendean hartzeko. Berba gogorrak dira horiek, baina sailkapenak erakusten duena da, eta gainera, aurrekari garbiak daude. Esaterako, joaneko partiduan Mondrak bost sartu zizkion Antzuolari –Estalan–, eta joan den astean Tolosak beste 10 sartu zizkion. Eta aurrekari horiekin guztiekin ere, adi zaurituta dagoen talde batekin, futbolak sarritan gutxi izaten duelako logikatik. Eta gutxiago jokoan dagoena derbia baldin bada.  

Hamaikak Baten atzetik 

Urte ederra egiten dabil Mondra, nahiz eta Zestoaren kontra estropozu txiki batekin amaitu zuten 2015a (1-1); horrek arnasa eman dio liderrari, Hamaikak Bati (38 puntu). Baina maratoia da hau, eta bigarren itzuli osoa dute aurretik, denek. Antzuolan, ostera, liga hasieran ikusitakoa berretsi da, iaz taldea utzi zuten jokalarien hutsunea handiegia izan dela; zerotik hasteak kostu handia du.

Bergara eta Aretxabaleta, ostera, sailkapenaren erdian daude. Mahoneroek bigarren astez jarraian etxean jokatuko dute (zapatua 16:00), eta Soraluzeren kontra bigarren zatian erakutsi zuten indarra erakutsi gurako dute ostera. Aretxabaletak, berriz, atzean dabilen Usurbilen zelaian jokatuko du bihar (15:30).    

Aloña Mendi seigarren dago 

Eta ohorezko erregionalean, Zarata handirik atera barik baina azken hiru jardunaldiak irabazita, Aloña dagoeneko seigarren dago sailkapenean; atzean dagoen Getariako izango dute kontrario.

UDAk bikain hasi du 2016a

Lehenengo itzuli osoan irabazitako partidu kopurua (2) berdintzeko kapaz izan da UDA azken bi  jardunaldietan. Valleren eta Barkeroren mutilek ederto hasi dute 2016a, Santurtziri eta Beriori irabazita, kanpoan, gainera. Bitxia da, garaipen bakarra eskuratu dute Ibarran, eta hiru kanpoan. Eta hain zuzen, Alavesen kontra jokatuko dute domekan etxean (16:30). Joanekoan Alavesek txiripaz irabazi zuen (3-2), luzapenean egindako golari esker; ez dira gehiago. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak