Toni Bright: "Mentalistok pertsonen burmuinarekin magia egiten dugu"

Maite Txintxurreta 2016ko urt. 16a, 10:00

Urtarrilaren 22an Elgetako Espaloia antzokian ikuskizuna eskainiko du estatu mailako mentalistarik ospetsuenetakoa den Toni Brightek

Hurrengo egubakoitzean, urtarrilak 22, Toni Bright mentalistaren ikuskizun harrigarria izango da Elgetako espaloian, 22:30ean hasita. Estatu mailako mentalistarik ospetsuenetarikoa da Bright, eta ahozabalik utziko du publikoa. Sarrerak jada salgai daude Bergarako Pol-Pol tabernan, hamabi eurotan. Leihatilan hamasei eurotan eskuratu ahal izango dira.

Nolakoa izango da Elgetan eskainiko duzun ikuskizuna??
Zazpi urtetik gorako pertsonentzat gomendatutako ikuskizuna da, edonor etor daiteke. Ikuskizun horretan ikuslegoan dagoen jendearen pentsamenduak irakurtzen ditut, objektuak burmuinarekin mugitu... baita izpirituekin kontaktatu ere. Ikuskizun desberdina da, mentalismo ikuskizuna, burmuinaren magia. Dinamikoa, atsegingarria, harrigarria eta dibertigarria. Gainera, ikuslegoko jende askok parte hartzen du, eta jendea txundituta irteten da.

Zure ikuskizunetan izan den jendeak nolako erreakzioa izan ohi du??
Ba egia esan jendea txundituta irteten da antzokitik, aho zabalik irten ohi da mundu guztia, eta ikusi duena ezinezkoa dela pentsatuz. Gero, etxera heldutakoan, buruari bueltaka hasten dira, ondorio batera heldu ezinik. Ateratzen duten ondorio bakarra ikusi dutenarekin liluratuta geratu direla izaten da.

Beraz, ikuskizuna ez da antzokitik irtetean bukatzen.
Ez, ez. Buruari bueltaka orduak, egunak edota asteak egon zaitezke. Hori da benetan jendeari gustatzen zaiona; izan ere, ez da show komiko bat bezala, zeinetan momentuan barre egiten duzun eta ondoren deskonektatu..
Zein desberdintasun dago mago baten eta mentalista baten artean?
Nik beti diot magoa kapelatik untxia ateratzen duena dela, edo sokekin edo kartekin trukuak egiten dituena, esaterako. Baina mentalistok erabiltzen dugun erremintak psikologia eta sugestioa bezalakoak dira. Nik mentalistok egiten duguna "burmuinaren magia" dela diot.

internetekin eta teknologia berriekin, zailagoa da jendea harritzea?
Baliteke, horregatik, nire ikuskizunean orijinaltasuna garrantzitsua da. Nik egiten dudana ez dut beste inon ikasi, eta horrela lortzen dut jendea harritzea. Komedia asko dago, magia ere bai... baina mentalista gutxi dago.

Eszeptikoak ere joan daitezke?
Bai, noski, harrituta irtengo dira. Argitu nahi dut ez dudala laguntzailerik izaten ikuskizunetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak