Hego Euskal Herrian eta Espainian jarduten duten sei banatzaile handi nagusiek merkatu osoaren %53,7 hartzen dute, eta denak hazi dira 2014a ezkero; hala ere, Eroski da gutxien hazi dena.
Lidergoa Mercadonak du, merkatuaren %22,7rekin. Bigarrena Dia Taldea da (%8,7), eta hirugarrena, Carrefour (%8,4).
Eroskiren atzetik daude Auchan Taldea, Alcampo eta Simply Market marken jabea, %3,8ko merkatu-kuotarekin, eta Lidl, %3,7rekin.
2014tik gehien hazi direnak Dia eta Lidl dira.
Kantar Worldpanel-eko Florencio Garcia ordezkariak azaldu duenez, “banaketa handiaren sektore guztia dabil irabazten eta modu positiboan garatzen”.
Gakoa, produktu freskoak
Aditu horrek aurreratu duenez, 2016an, lehia handiena freskoen atalean izango da. Produktu freskoetan dagoeneko badago lehia oso bizia banatzaile handi nagusien artean, eta, horregatik, atal horretan merkatu-kuotak hobetzea gero eta zailagoa da: “Ekintzaile bakoitza bere formula aurkitzen ari da kalitateaz gero eta ardura handiagoa eta prezioaz gero eta ardura txikiagoa duen kontsumitzailea erakartzeko”, esan du Garciak.