147 milioiko laguntzak banatuko dira industriaren I+G programetarako

Leire Kortabarria 2016ko urt. 11a, 15:26
Arantza Tapia sailburua, I+Grako laguntzak aurkezten.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Arantxa Tapiak, Ikerkuntza eta Garapen Teknologikoa babesteko eta euskal industria sendotzeko programen sorta aurkeztu du. Euskal industria laguntzera bideratutako I+G programak lau deialditan banatuko dira, eta, denetara, 147 milioi euroko laguntzak emango dituzte.

Euskal industria laguntzera bideratutako I+G programak, enpresen eta ZTBESeko eragileen parte-hartzearekin garatuak, gutxi barru argitaratuko dira EHAAn, lau deialditan: Hazitek, Elkartek, Berrikertu eta Emaitek Plus.

Lau programa horietan bilduko da industriaren I+Grako laguntza guztia, 146.850.000 euro guztira, diru-laguntza itzulezinen bitartez: hau da, iaz baino %9 gehiago esleitu da sail horretan, eta 2014tik %18,24 izan da gehikuntza metatua.

HAZITEK: enpresa industrialak buru izango dituzten proiektuen garapena
Hazitek programa berriak Etorgai, Gaitek eta NET programa ohiak ordezkatuko ditu eta, 68 milioi euroko guztizko zenbatekoan, enpresei bideratutako bi laguntza-lerro hartzen ditu barruan: lehiazko proiektuak (38 milioi) eta proiektu estrategikoak (30 milioi).

Bi kasuotan, enpresa eta eragile arteko lankidetza sustatuko da eta onuradunek gutxieneko inbertsio bat egin dezatela eskatuko: 100.000 euro lehiazko proiektuen kasuan eta 4 milioi euro proiektu estrategikoen kasuan.

Orain arteko Gaitek eta Etorgai programei esker (Hazitek laguntza-lerro berriaren baliokideak), 2014an 825 proiektu sustatu ziren, 957 enpresaren parte-hartzearekin, eta 273,1 milioi euroko inbertsioa sustatu zen guztira, Eusko Jaurlaritzak 62,5 milioiko ekarpena eginik.

ELKARTEK: ikerkuntza kooperatiboa alor estrategikoetan
Elkartek programak, 24 milioi euroko deialdi baten bitartez, ZTBESko eragileek (zentro teknologikoak, IKZk, Enpresako I+G Unitateak, etab.) lankidetzan garatutako oinarrizko eta industria arloko ikerkuntza sustatuko du. Hiru motakoa izan daitezke: oinarrizko ikerkuntzako lankidetza proiektuak (150.000 euroko gutxieneko aurrekontua aurkeztu behar dute proiektuek laguntza eskatzeko), industriarako potentzial handiko proiektuak (500.000 euroko inbertsioa, gutxienez) eta interes bereziko ekintza osagarriak.

EMAITEK PLUS: Zentro Teknologikoen eta IKZen sistema indartzea
Emaitek Plus programa, 52,6 milioi euroko deialdi batekin, zentro teknologikoak eta ikerketa kooperatiboko zentroak (IKZ) finantzatzeko tresna da. Horretarako, haien jardunaren emaitzak ebaluatuko dira urtero. Hauek izango dira gehieneko diru-laguntzak: I+Gko ustiapenaren diru-sarreren % 27,5 zentro teknologikoetan, eta % 55 IKZetan.

BERRIKERTU: giza kapital ikertzailearen hobekuntza
Berrikertuk 2,2 milioi euroko diru-laguntza emango du enpresetan eta Zientzia, Teknologia eta berrikuntza euskal Sarean ikerlariak kontratatzeko eta horien lehiakortasuna hobetzera lagunduko dituzten teknologikoki maila altua duten lan taldeak sortu daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak