Ohial gainean egindako oleo lanak dira Areantza auzoan bizi den artistak kultura etxean zintzilikatu dituenak. "Naturaz inguratuta bizi naiz, eta natura hartu dut oinarri lanak egiteko", esan du Mujikak.
Oñatiko erakusketarako lan batzuk propio egin ditu. Beste batzuk berriz, hasita baina bukatu barik zituen lanak dira. "Oleoz egindakoak izatean, denbora luzea behar da pintura ondo zikatzeko. Horrek guztiorrek, luzatu egiten du margolan bakoitzaren prozesua", azpimarratu du.
Inaugurazioa ekitaldia
Zapatuan, hilaren 9an, zabaldu zuten erakusketa. Ekitaldian egon ziren Gurutze Mujikarekin batera pintura taldean diharduten kideak, etxekoak eta lagunak. Han egon zen baita ere Luis Laskurain, Mujika pintura munduan hasi zenean irakasle izan zuena. "Asko eskertzen ditut adituen hitzak. Onerako eta txarrerako. Luisen bisita eta iritzia asko eskertu dut", dio Gurutze Mujikak.
Erakusketa ikusgai dago hilaren 24ra arte, 18:00etatik 20:00etara arte.