Datu zehatzak emanda, bi elkarteek jakinarazi dute eskualdeko udaletatik jasotako eskaera guztiei erantzun dietela: Antzuola 8, Aretxabaleta 33, Arrasate 79, Elgeta 5, Eskoriatza 18, eta Oñati 49.
Ia 200 jostailu
"Biztanleriaren solidaritateari esker, ipini izan ditugun bilketa mahaietan, 120 jostailu berri jaso ditugu eta gainontzeko 72 jostailuak donazio eta jostailu-txekeen bitartez lortu dugun diruaren laguntzaz erosi dira. Herritarren eta enpresen diru laguntzei esker lortu izan da behar ziren eskaera guztiei aurre egitea, horrela Debagoieneko haurrak zoriontsu eginez", adierazi dute.