Eskubaloian, oilarren arteko borroka ekarriko du urteko lehen jardunaldiak

Xabier Urtzelai 2016ko urtarrilaren 8a

Basaurik, Ford Mugarri Arrasatek eta Izarraitz Aloña Mendik 21na puntu dituzte, eta hirurak daude aurrealdeko postuetan. Basauri da, baina, orain momentuan agintzen dabilena, eta ikusteko dago asteburuaren ondoren aldaketarik egongo den.

Izan ere, bizkaitarrek Zubikoara egin beharko dute bisita (zapatua, 18:00). Ford Mugarri Arrasatek, berriz, Corazonistas hartuko du domekan (11:45) Iturripen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak